Nortzuk gara?

Hernani Zineklubaren xedea da zinemarekiko pasioa hedatzea hernaniarron artean, kalitatezko filmak eskainiz.

Hernani Zineklubaren sortzaileak Gaizka Izagirre (Gaztezuloko zuzendaria eta film eta telesail kritikaria) eta Andrés Daniel Sainz (zinegilea) dira.

Zinema klasikoa, euskal zinema, egile zinema eta zinema komertzialari lotutako filmak eskainiko dira, betiere jatorrizko bertsioan.

Filmak erakustearekin batera, elkarrizketa, solasaldi eta gogoetak partekatzeko kulturgunea sortu nahi da.